Zaloa Basabe: All you need is love

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 15a

Behar duzun guztia maitasuna da. Gainontzeko kontzeptuak, baloreak, honen azpian daude zeren eta benetako arrakasta, benetako zoriontasuna, benetako bizitza… azken finean: izateko, maitasuna izan behar duzu. Baina ez edozein maitasun mota, ez, bikotearen bitartez adierazten den maitasuna baizik.

Aste honetan Iruñeko Txoko Feministan hainbat hitzaldi eta jarduera interesgarri burutzen ari dira. Horien artean atzo bertan Mari Luz Esteban antropologoaren “Crítica al pensamiento amoroso” liburuaren aurkezepena. Maitasuna, pentsamendua eta kritika izenburu berean jartzea nahiko apurtzailea da, berez. Zeren eta mendebaldeko dikotomiari eutsiz, arrazionala eta emozionala termino kontrajarriak eta antagonikoak omen dira. Estebanek, aldiz, maiatsunaz pentsatzea, problematizatzea eta, zergatik ez? politizatzea proposatzen digu.Zertaz ari gara, beraz, maitasunaz ari garenean? Galdera potoloa bai, baina ez munduko zailena, askotan esaten diguten bezala, hau da, maitasuna osagaiz osagai bereiztu daiteke: hemen dependentzia, kontrola, sumisioa, jeloskortasuna... ez, hori ez da nirea! esango lukete batzuk; sakrifizioa, entregatzea, betikotasuna, komunioa, traszendentzia... ez, ez, hori ezta, horri kirats judukristaua dario...

Zein da gurea? Gurea al da ezberdina? Majikoa, hau da logikaren kontrakoa? Adieraezina? Kontrolaezina? Modernoa, hau da, eboluzionatu bai baina aldatu ez? Arrunta? Klasikoa, hau da, tarteko opari-afari eta oporrekin baieztatzen den horrelako bat? Zeintzuk dira bere osagaiak?

Zergatik kostatzen zaigu horrenbeste harremanen piramidearen goiko mailan kokatu dugun bikote harremana definitzea?

Estebanek adibide bat jarri zigun intentsitatezko esperientziak arrazionaltasunarekin lotzeko. Demagun mendigoizale batentzako bizi-esperientzia gorena mendi tontorrera iristea dela. Zoriontasun biribila, betetasun ederra. Ez al ditu hara iritsi aurretik urrats guztiak planifikatzen? Konfidantzazko talde batek inguratuta, ekaitza topatuz gero buelta ematen du, heltzeko biderik egokienak bilatzen ditu nahiz eta zuzenena ez izan, geldialdiak egiten ditu beharrezkoa denean... Bizi esperientziak beraz bereitzu daitezke, pentsatu eta planikikatu daitezke.

Horrela egingo bagenu maitasunarekin ere emaitza berdinak izango genituzke?

Badakigu zer ekarri digun kontrako ereduak, izan ere hiru mende daramatzagu maitasun erromantikoaren eredu horri eutsiz.

Baina beste eredu batekin, nola biziko ginateke?

Inork ez al dauka jakinminik? Inork ez beharrik?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!