Kioskoa eta agenda nola datorren aztertu ondoren, Eguneko Argazkia Elixabete Garmendiak atera digu. The Broken Brothers Brass Bandeko Ion Celestino eta Gorka Gaztanbide izan ditugu gero, taldeak estreinatzen duen The Live We Deserve haien lehendabiziko diskoa aurkezten. Ander Perezek Minutu Bateko Manifestua igorri digu, eta Pello Arginarenak Patziku Perurenari egin elkarrizketa berreskuratu dugu.