Iruñerrian Gaur 2013-02-12

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 12a

Oinarrizko errenta arautzeko beste lege bat proposatu du Oinarrizko errentaren aldeko Plataformak; gaur egungo arauak laguntza gabe utzi ditu 3.500 familia, eta beste 1.500ek ez dute laguntza eskatu ere egin baldintzak betetzen ez dituztelako. Etxe-kaleratzeen aurkako herri ekimen legegilea aintzat hartu ala ez erabakiko du gaur arratsaldean Diputatuen Kongresuak; elkarretaratzea antolatu du Hipotekek Kalteturiko Herritarren Plataformak arratsaldeko 7etan PPNren egoitzaren parean. Parlamentariak Bideko Amaren Erietxeko sukaldeetan izan dira bisitan. Broken Brothers Brass Band taldeak diskoa karrikaratu du. Gakoa, gaur: Gaizka Arangurenek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!