Fermin Erbiti: Vatikanon edo Nafarroan aldaketarik badago, mirarietan sinisten hasiko naiz

Euskalerria Irratia 2013ko ots. 12a, 11:31

Benedicto XVI.aren dimisioak ustekabean harrapatu du jendea. Inork ez zuen espero horrelakorik, elizako buruen tradizioa ez baita hori, hil arte karguan segitzea baizik, nola edo hala. Gogoratu Juan Pablo II.aren azken hilabeteak.

Albistea ezagututa, batzuk kinielak egiten hasi dira. Ehunta hogei bat omen dira botoa emateko ahalmena duten kardinalak. Haien jatorri, adina eta nork izendatu zituen jakiteak ez du sorpresarako tarte zabalik uzten. Sorpresa azken hamarkadetako ildoa hausteko prest dagon norbait aukeratzea litzateke.Elizako buruak gero eta urrunago daude ez bakarrik jende arruntarengandik, baita kristau askorengandik ere. Vatikanoko Kontzilio ahantzirik, eliza ofiziala bigarren kontzilioa ahantzi eta Trentora hurbildu da. Norbaiti irakurri nion ateraldi bikaina errepikatuko dut: “Eliza atzera eginez hasita, gutxienez atzerago joan dadila beldurrik gabe, ea noizbait Nazareteko Jesusekin topo egiten duen”.

Tira, atzokoa albiste ona da, laurogei urteko gizon batek erretiroa hartzeko eskubidea daukalako, Aita santua ere mundu honetakoa dela erakusten du. Ondoren zer? Auskalo. Nafarroan bezala, Vatikanoan ere aldaketa behar-beharrezkoa omen da. Bietako batean gauzatuz gero, mirarietan sinisten hasiko naiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!