Iruñerrian Gaur 2013-02-11

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 11

Euskalerria Irratiak emititzeko baimena ematera deitu du Nafarroako gizartea. Elkarretaratzea eginen du hilaren 28an Nafarroako Jauregiaren aurrean. "Zuen baimenarekin" bazkidetze kanpaina ere jarri du abian. Eta 22.000 sinadura jaso ditu irratia legeztatzearen alde. " Ez dira alderdia eta Gobernua nahastu behar" esan du Carlos Garcia Adanerok UPN barruko botere lehiaz. CEIN sozietate publikoko erregulazio espedientearen aurkako adierazpena onartu du Parlamentuak. Sunsundegui, Aena, Tracasa eta Plásticos Brelloko enpresa batzordeek manifestazioa antolatu dute martxoaren 9rako Iruñean. Gakoa, gaur: Nekane Perezek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!