Laura Perez Ruano: Etxegabetzeak

Euskalerria Irratia 2013ko ots. 11a, 09:38

Hipotekagatik Kaltetutako Plataformaren proposamenak entzun nituen atzo Ada Colau-ren eskutik Espainiako diputatuen kongresuan, ekonomia komisioaren aurrean. Benetan hunkitu ninduten bere hitzek, eman zituen azalpenek, jakin arren, ikusten ez den errealitate gordin horri buruz argi eta garbi hitzegin zuelako. Bere ausardia ere izan nuen gustoko; eufemismorik gabe, bere aurretik hitzegin zuen bankuen ordezkariari “kriminal” esan zion. Komisioaren presidenteak segituan eskatu zion bere hitzak zuzentzeko, adierazpen askatasunak bere mugak dituenez onartezinak zirelakoan.

Onartezina? Egunero 500 pertsona kale gorrian uztea da onartezina bankuen esku milioika etxebizitza hutsik dauden bitartean, hortarako gainera, baliabide publikoak entidade finantzieroen alde ipiniz, bai polizia nola botere judiziala.

Badira desesperazioaz jota bere buruaz beste egiten dutenak edo etxea kentzeaz gain betiko zorpetuta geratzeagatik heriotz zibilera bultzatuak izaten ari direnak.

“Dación en pago” delakoa eskatzen dute baina...zergaitik ez ordea, zuzenean, jabetza kentzea, expropiazioa? Ez al dio bada Espainiako konstituzioak 128. artikuluan “Estatuko aberastasun osoa bere era guztietan eta bere titularitatea edonorena izanik interes orokorraren menpean dagoela?”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!