Nafarroako Parlamentuak atzera bota du Gobernuaren osasun dekretua. Marta Vera kontseilariak esan du osasun sistema hobetzeko aukera galdu dela. UPNrenare ez den beste gobernu bat osatzeko erabakia hartua du PSNk. Hala esan du Roberto Jimenezek. Sakanan, greba deitu dute hilaren 28rako LAB, EHNE eta EILAS sindikatuek. Bat egin dute eskualdeko erakundeek eta udalek. Euskalerria Irratiari lizentzia ahalik eta lasterren emateko eskatu dio Iruñeko Udalbatzak Nafarroako Gobernuari. Gakoa, gaur: Laura Perezek.