Liburu berria eman du argitara Jaime Ignazio Del Burgok. 1512ko gertaerak hartzen ditu abiapuntu, konkistari esker Nafarroak taupada berreskuratu zuela argudiatzeko. Baina gaurkoan ez dizuet horretaz hitz egin nahi.
Gaurkoan aitortu nahi dizuet ez nauela batere harritu Del Burgoren izena Barcenasen paperak deitzen dituzten horietan agertu izanak. Ez, ez nau batere harritu.
Ez da Del Burgo ustelkeriaz nahasita agertzen zaigun lehena. Garai batean ihes egin zion erronkari, epaileen aurrean errugabe gisa gelditu zelarik. Oraingoan, orduan bezala, ETA du aitzakia. Jakina, ETA edozertarako aitzakia ederra da, eta paper horietan agertzen diren beste batzuek ere formula bera aukeratu dute, ihesbide gisa. Baina, zer esanen dizuet? Pisu xamarra izan naiteke, baina, errepikatuko dizuet: ni ez nau harritu.