NONBAIT lekutzeko, lurrak idortua beharko luke.
Larreak, zapaldu gabeak.
Nonbait, gure oinatzen baretasuna sustraitzeko
korapilorik gabeko zurtoinera atxiki beharko genuke.
Egunsenti eta ilunabarrero begira gelditzen garen
mendi, itsaso eta zeru arteko zirrikito neurgaitzetan atseden hartu.
Lur eremu, aldarrikapen, bazterkeria
eta gaitzespenik gabeko parajeetan
non paisaiaren ernaltzearen ihintzarekin
joan zaizkigunak eta etorriko direnak busti eta omenduko ditugun.
Esku zabalekin hartuko gaituen lurrekoak gara.
Itzulera inoiz ere ukatuko ez digan lurrekoak baino ez.