Nafarroako Kutxaren auzia, Iruñerrian Gaur, albiste nagusi: Parlamentuan, Barcinak ez du deus argitu iraganaz. Nafarroako Kutxa Fundazio bilakatuta aro berri bat hasten dela esan du, eta fiskalizazio publikoarenpean egon beharko lukeela fundazio horrek. Oposizioak ez dio sinetsi eta gardentasuna eskatu dio. Kanpoan, Kontuzek protesta, egia osoa eskatzeko. Bestetik, Parlamentuaren babesa eskatu dute CEIN enpresa publikoko langileek erregulazio dosierraren ondorioak txikitzeko. Erietxeetako sukaldeetako langileek "mahatxuak eta irainak " salatu dituzte. Ez dagokien lana eginarazi nahi dietela kritikatu dute erietxeetako zaintzaileek eta erizain laguntzaileek. Eguesibarren, oposizioak Josetxo Andia alkatearen dimisioa eskatu du beste behin, Andazelay sozietate publikoan ustezko irregulartasunak aurkitu ondoren. Gakoa, gaur: Mika Etchebeherek.