Iruñerrian Gaur 2013-02-04

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 4a

Langabezia izugarri hazi da urtarrilean: %7. 3.653 langabe gehiago zeuden urtarrila amaieran abenduan baino. 55.597 langabe daude Nafarroan Espainiako Enplegu Ministerioaren arabera. CAN auzian, epaileak ikertu eginen du San eta Goñiren aurka Kontuzek jarria duen salaketa. Yolanda Barcinak dio "konfiantza" duela justiziarengan. Bihar goizean Parlamentuan hitz egin beharko du Barcinak. PPren ustelkeria kasuaz, Barcinak dio "kontabilitate oso desberdina" duten bi alderdi direla UPN eta PP; Ayesari eginiko ordainketak ikertzeko eskatu dute UPNk eta PSNk; Izquierda-Ezkerrak hauteskundeak eta Rajoyren dimisioa. Euskalerria Irratiak dio "sortzez ustela" dela irrati lizentziak banatzeko lehiaketa eta berau baliogabetzeko "arrazoi sendoak" badirela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!