WISTLAWA SZYMBORSKA olerkari poloniarra ezagutu dugu aste honetako Tutulian, Josetxo Azkonak gidatzen duen hitzo poetikoaren txokoan. Gerrak, estatu totalitarioak, hamaika miseria ezagututako emakumea zen. Nobel saria eskuratu zuen eta duela urte bete hil zen 89 urte zituela. Esku leunez idatzitako poesia gogorra, umore puntuarekin eta sentiberatasun handiz, beti galtzaile eta sufritzen ari direnen alde.