Iruñerrian Gaur 2013-01-31

Euskalerria Irratia 2013ko urtarrilaren 31

Nafarroako Kutxakoen luxuzko bidaien eta halakoen haritik, ustelkeriaren aurkako ekimenak albiste, Iruñerrian Gaur: Nafarroa baik proposatu du ustelkeriagatik zigortu dituztenek ez dezatela diru laguntza publikorik jaso. Bildu-Iruñeak Nafarroako Kutxako akta guztiak eskatu dizkio Iruñeko Udalari. Izquierda-Ezkerrak eta M-15 mugimenduak bat egin dute Kontuzen larunbateko manifestazioarekin. Erietxeetako sukaldeetan gertatzen ari denaren inguruan, Marta Vera kontseilariak dio exijitzen ari zaiola enpresari baldintza guztiak bete ditzan. Bihar jarriko dute martxan Nafarroako Ospitaleko sukalde pribatizatua. Azken lan-eguna duten langileek elkarretaratze zaratatsua eginen dute arratsaldean pribatizazioa salatzeko. Gakoa, gaur: Koldo Martinezek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!