Nor biltzen da noizean behin Suitzako Davosen? Ba, Munduko Foru Ekonomikoa. Mundu mailako elite ekonomikoa, politikoa eta mediatikoa, esate baterako. Igande honetan, 43. Gailurra burutu omen zuten.
Eta bertan, zer? Bost eguneko bilera, "krisialdia" baztertu egin behar dela eta urte honetako bigarren erdian Europako ekonomia hazten hasiko dela esateko. Hori bai, urte luze hauetan martxan jarri diren erreformak, murrizketak eta abar finkatu eta sakondu egin behar dira ekonomiaren berreskurapena ziurtatzeko.Jende multzo handi baten egoera latzari buruz mintzatu zen? Ekoizteko eta kontsumitzeko erak kolokan jarri zituzten? Kyoto eta ekologiari buruzko horrelako beste akordioak, eskasak, baina hala ere, betetzen ez direnak, mahai gainean egon ziren? Munduko gizarte desoreka nolabait agertu zen?
Ezer ez dakigu. Transparentzia ez da "elkarte" horren kualitate bat. Hala ere, erantzunak "ez, ez eta ez" direlakoan nago. Azken finean, boteretsuei holako alde itsusiak, bost axola!
Hemen, Nafarroan, gure Davos txikia dugu. Eta kolokan jartzeko beste pausu bat ere bai: larunbat honetan, arratsaldeko 5:30ean, Golem zinemetan, manifestazioa: Nafarroako Kutxa ohiaren desagerpenari buruz egia osoa ezagutu nahi dugula eta ardurak egon behar direla aldarrikatzeko. Bertan ikusiko garelakoan, izan ongi!