Matematikak gerraren mesederako. Horrela erabili izan dira historian zehar eta aspalditik. Jaurtikigailuen norabidea kalkulatzeko edo lehergailu atomikoen jomugak zehazterakoan ezinbestekoak izan dira matematikak. Matematikari batzuk gogoz aritu izan dira aberriaren defentsan, beste batzuk, aldiz, bere jakinduria halako helburuen alde ez jartzea nahiago izan dute. Horrela azaldu digute hau dena Harkaitz Galbete eta Asier Estevan, gure irakasle partikularrek.