Metropoli Forala 2013-01-30

Euskalerria Irratia 2013ko urtarrilaren 30a

Eguneko kioskoa eta agenda aztertu ondoren, Josi Basterretxeak atera digu Eguneko Argazkia. Nafarroako Gobernuak Frekuentzia Modulatuko baimena Euskalerria Irratiari ukatu izanaren biharamunan gure adiskide eta lagunei galdetu nahi izan diegu:  Eta orain, zer? Sagrario Aleman, Aingeru Epaltza, Floren Aoiz, Patxi Salaberri etabarren iritziak bildu ditugu, baita gure entzuleenak ere. Bigarren orduan, nazioarteko adopzioez hitzegin dugu Inma Cestaurekin, eta langabeziaren erretratu gordina margotu digu Diego Arbizu langabea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!