Ituren eta Zubieta. Zubieta eta Ituren. Inauteriak, aratusteak… Egunak luzatzen hasi direla eta, neguko tunelaren bukaera ikusten hasita gaudela eta, festa eta ospakizun gure artean.
Mamuak uxatzeko tenorea da oraingoa. Doazela mendietara eta basoetara bai artza, baita otsoa ere. Urrundu daitezela gure oilategietatik. Gure baratzetatik.
Argazki koloretsua, Ituren eta Zubietakoa. Zubieta eta Iturengoa. Garbiketaren argazkia.
Halere, zikin sentitzen naiz. Nafarroako Gobernuak lizentziarik gabe utzi gaitu. Berriz ere, lizentziarik gabe. Zirina, burutik behera. Berriz ere.
Zubieta eta Iturengo joaldunen beharra izango da baita Iruñean ere, Gobernu horretako artzak eta otsoak uxatzeko. Garbiketarako. Zaldi-buztanak eta isipuak beharko dira, eta ez gutxi, neguko tunel luzearen bukaera egunen batean ikusteko.