ARGIA Aldizkeriaren azken aleaz aritu gara Mikel Asurmendirekin, Antxeta irratiarekin ere egin dugu bat, eta Pepe Aizpuruk kontatu dizkigu mugaz bestaldeko albisteak. Kike Diez de Ulzurrunen tabernara joan gara bixitan eta kontu kontari aritu gara. Bukatzeko Eusko Ikaskuntzak babestutako kulturaren tartean, Pablo Joxe Ariztorenarekin aritu gara Jon Miranderen inguruan.