Euskalerria Irratia lizentziarik gabe utzi du beste behin Nafarroako Gobernuak. SER eta COPE Espainiako irrati kateei eman dizkie Iruñean banatu dituen bi lizentziak. Lehiaketaren emaitzak kontatu dizkizuegu, Iruñerrian Gaur, Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariaren aurreneko balorazioa, eta alderdi politikoetako ordezkarienak. Gakoa, gaur: Gaizka Arangurenek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!