Poesiaren heriotza arriskua, gaurkotzeko beharra eta berpizteko premia mintzagai ezin aproposagoak dira gure Poeta Zonbien Kluberako. Eta horiei guztiei buruz mintzatu gara klubeko kideekin, hau da, Angel Erro, Hedoi Etxarte eta Iñigo Astizekin. Abiapuntua, Astizek Berrian argitaraturiko artikulu irakurgarri hau. Idazkiaren izenburua, "Mailu bat nola gaurkotu". Horren inspirazio iturri bistakoa, Gabriel Arestiren poema ezaguna: "Esanen dute / hau / poesia / eztela, / baina nik / esanen diet / poesia / mailu bat / dela". Hortik gure post honen izenburua. Solasaldi mamitsutik atera dugun ondorio nagusia, Etxartek gaur, hilaren 18arekin, aurkeztuko duela Sinplistak poema liburua 20:00etan, Iruñeko La Hormiga Atomica liburu dendan, Errok eta Astizek lagunduta.