D ereduaren aldeko mezu bateratua entzun dugu, Iruñerrian Gaur. Matrikulazio epearen bezperetan, D eredua eleaniztasunerako tranpolina dela nabarmendu dute Sortzen, Ikastolen Elkartea, Topagunea, NIZE eta NETELE Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteak. Bestelakoetan, langabeziari nola aurre egin aztertzeko bilkura berezia eginen dute otsailean Foru Parlamentuan. Oposizioko taldeek egin dute proposamena, langabeziaren egoera dramatikoa delakoan. Parlamentuan bertan, erietxeetako sukaldeetan gertatzen ari denaren inguruan azalpenak eman beharko ditu Marta Vera kontseilariak Bildu, Nafarroa bai eta Geroa baik eskatuta. Nafarroako Kutxaren auziaz…etzi, Lourdes Goikoetxea, Parlamentuan, kutxa fundazio bilakatzeko prozeduraz azalpenak ematen. Larunbat arratsaldean, manifestazioa Kontuz taldeak antolatuta, egia osoa aldarrikatzeko. EH Bildu koalizioak babesa adierazi dio manifestazioari. Gakoa, gaur: Nekane Perez.