Aitor Etxarte: Uhalak eta olatuak

Euskalerria Irratia 2013ko urtarrilaren 28a

Hari bat. Hannah Arendt filosofoak gizarte garaikidea ulertzeko ahalegina egin zuen. Iruditzen zitzaion masa gizarteak derrigorrez isolamendu eta bakardadera garamatzala. Gauzak horrela, XX.mendeko bizitza politikoak faxismo eta komunismoaren aldera egingo zuen jendarteari izate publikoa eskaintzen zielako: proiektu baten partaide izan, antolaketa hierarkikoaren atal, emozio komunak eduki… Baina, txanponaren beste aldean, gobernu totalitarioen funtsa bakardadea sortzea da, izuaren lur eremua, ezagunak ditugun krimenak sortzeko gaitasuna.

Horren aurrean “politikaren pertsonalizazioa” garatuko du alternatiba, hau da, gai bakar baten inguruan gauzatuko dena: ingurugiroa, feminismoa, pobreziaren aurkakoa… Herritarren talde bakoitzak aukera edukiko luke gai zehatz horretan adituen ezagutza konplexuak eraikitzeko, eta joera politiko eraginkorra izateko.

Beste haria. Margaret Thatcher politikariak oraingo ziklo historikoaren hasieran esan zuen: “Klase kontzeptua komunista da, pertsonak blokeetan multzokatu eta aurrez-aurre jartzeko asmoz. Ez da gizartea deitzen dena existitzen. Banakako gizon eta emakumeak dira, eta familiak.” Hamaika mosu ezberdinetan eguneroko solasetan entzuten dugun interpretazioa. Guztiz garaikidea den pentsamendua.

Sarri askotan, hasieran itxura askatzailea duenak, hobe lotzen gaituen uhala da ondoren. Korapilo hauek askatu nahian Arga ibaiari osteratxoa egin diot. Merced kaletik Zumaiako edo Mundakako gaurko olatuen lilura urruti ditudalako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!