Auto istripu larria, Larraian: Etxauriko emakume bat eta haren hamar urteko iloba hil dira bi autoren arteko ezbeharrean. Beste hiru lagun zaurituta eraman dituzte erietxera, larri hil den neskatoaren anaia. Bestelakoetan, Bideko Amaren erietxean otorduekin gertatzen ari denari begiratu diogu. CAN auzian, Yolanda Barcinak esan du oso-oso seguru dagoela Kontuzi irabazi eginen diola epaitegietan berak ez baitu sekula erabili informazio pribilegiatua inbertsioak egiteko. Kontuzek ontzat jo du epaileak Sanzen eta Goñiren aurkako salaketak aintzat hartu eta ikertzeko agindu izana. Gakoa, gaur: Laura Perezek.