Leitzako Unai Zabaleta ihoteen inguruan aritu zaigu, Sunbillara ere jo dugu eta bertan Aitor Ibarrak kontatu digu bertako berri. Nafarroako hitzaren azken aleaz aritu gara Naiara Elola arduradunarekin. Kike Diez de Ulzurrunekin mendi ibilaldia egiteko aukera ere izan dugu. Bai euskarari ziurtagiria jaso dute Barañaingo hainbat saltoki eta enpresek, Arkaitz Illarramendik kontatu digu guzia. Bukatzeko, Totem aretoan Gaztezulo festa eginen dute bihar gauean, gaiaren inguruan solastu gara Maialen Goñirekin.