Biztanleria aktiboaren inguruko datuak ezagutu ditugu, eta 2012a urte latza izan da lanpostu galerari dagokionez. Guk Gaindegia Elkarteak eskaini dituen datu konparatiboak ere jaso ditugu. Elurra egin du, batez ere Iruñerrian eta Nafarroa Ekialdean. Eusko Alkartasuna zigortu egin du Industria ministerioak ETB hartzeko antena paratzeagatik. Maiorga Ramirezek dio "obsesiboki" ari direla UPN eta PP ETB ikusteko eskubidearen aurka. Foru Parlamentuak atzera bota du Euskararen Legea aldatzeko proposamen bat eremu mistoa "automatikoki" zabaltzeko. NIZE Elkarteak D ereduko irakaskuntza publikoaren aldeko kanpaina abiatu du matrikulazio epeari begira.