Eusko Alkartasunako parlamentari Maiorga Ramirezek ETB ikus zedin paratu zuten antenarengatik Espainiako Gobernuak jarritako isunaren berri eman digu. Aktualitate politikoaz solasean Garako Martxelo Diaz eta Berriako Joxerra Senar kazetariak izan ditugu. Gure balkoian baratza antolatzeko modua erakutsi digu Adaxka mintegiko nagusi Satur Larraldek. Zine estreinaldien aurrerapena egin digu Aitor Abaroa kritikoak.