Elixabete Garmendia: Itxaropenean inbidia

Euskalerria Irratia 2013ko urt. 24a, 14:00

Zutik daude, txaloka, irribarre bat edo beste, baina zalapartarik gabe, emozioak gainezka egin ez dezan bezala. Batzuk perfilez, atzerantz begira, eserita ageri diren bizpahiruren aldera.

Lehenxeagokoa izan behar du bigarren argazkiak: pasilloan behera datoz PPko diputatuak, karpetak eskuetan, Alicia Sánchez Camacho buru dutela, musajea mutur bihurtuta. Ezezkoa eman eta alde egin dute, kutsatzeko beldurrez edo.

Hirugarren argazkian senyera izardunek jartzen dute kolorea kalean, neguko jantzi ilunen eta buru urdinduen artean. Parlamentu aurrean bezala, herrietako udaletxe atarietan ere elkarretaratzeak egin omen ziren arratseko zazpietan.

Argazkiak argazki, Penintsularen alde honetatik begiratuta, zenbat inbidia ez ote duten piztuko gaur irudi horiek. Itxaropenean luzatzen den inbidia. 2013ko urtarrilaren 23a historiako liburuetara pasatuko den data izango da, atzo iluntzeko argazkien lekukotzarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!