Jon Abril: Txantreatik dator notizia

Euskalerria Irratia 2013ko urtarrilaren 23a

Herri sarea osatzea. Bertze irtenbiderik ez dugu. Etxegabetzeen kontra plantoa egin, eta bankuren bat inor bere etxetik botaz gero, bertatik dirua aterako dutela agertu dute hainbat herritarrek. Eredugarria. Eta ez da munduko bertze aldean gertatu. Auzoan izan da, Iruñean izaera haundiko auzoan: Txantrean.Neurrikoa, indartsua eta balio handikoa iruditu zait neurria. Gisako neurriak hartu beharko ditugu han eta hemen. Atzo berean, merkataritza-gune handiek euren langileei ordu gehiago eta soldata apalagoa ezarri nahi dietela iragarri dute. Hor ere, denok batera planto egin beharko dugu, euren dendetan erosteari utzi. Indar hori bertzerik ez zaigu gelditzen. Edo Nafarroako Kutxatik dirua ateratzea kolpean bezero denek.

Herritik mundura. Ez gara gauza sistema egun batetik bertzera eraldatzeko, baina neurri ttikiekin kolokan paratzen ahal ditugu banketxeak, merkataritza gune handiak, lan eskubideak bermatzen ez dituztenak. Molde berriak sortzeko garaia heldu da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!