Iruñerrian Gaur 2013-01-22

Euskalerria Irratia 2013ko urtarrilaren 22a

Txantrea etxe-kaleratzerik gabeko eremu izendatu dute auzo horretako ehundik gora lagun eta 24 eragilek. Bat egin dute etxe-kaleratze gehiago gerta ez daitezen. Sakana aldean, udal eta hautetsiak bat eginda Olatzagutin erraustegia jartzearen kontra. Nafarroako Auzitegi Nagusian helegitea jarriko dute. Osasun arloan, Marta Vera kontseilariak dio beteko duela Parlamentuak osasun dekretuaren aurka onartzekoa duen foru legea, baina bitartean dekretua aplikatzen jarraituko duela. Eta erietxeetako sukalde pribatizatuan atzo izan ziren arazoak akats informatikoen ondorio izan zirela esan du Mediterranea de Cátering enpresak. Sukaldeetako langileak, kexu, Metropoli Forala saioan, zerbitzua pribatizatzeak ekarri dizkien ondorioengatik. Gakoa, gaur: Mika Etchebeherek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!