Fermin Erbiti: “Indurain, Indurain, Indurain!!!”

Euskalerria Irratia 2013ko urt. 22a, 13:34

Gauza jakina da nafar guztiok batzen gaituzten izenak, eta izanak, oso gutxi direla. Gutxi eta, gainera, kirolera mugatuak. Garai batean Indurain izan zen horietako bat, nafar guztiok harro sentitu baikinen atarrabiarren balentriekin: Frantziako bost Tourren irabazle izatea ez da, inondik ere, txantxetako gauza.

Armstrongek esan du tranparik egin gabe, hau da, debekaturiko sustantziarik hartu gabe, ezinezkoa dela Frantziako Tourra zazpi aldiz irabaztea. Eta bost aldiz, posible al da?

Eskerrak Osasunak asteburuan irabazi zuela. Eman dezagun Indurainen mitoa erortzen zaigula. Eta zorigaiztoak, gutxienez, binaka etorri ohi direnez, pentsa Osasuna bigarren dibisiora doala. Hori erabateko porrota litzateke, gure mundu foralaren akabera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!