"Bi.zero." , Atarrabian argitaratzen den aldizkariaz aritu gara Josu Ganuzareki, matrikulazio kanpaina izan da gure hurrengo jomuga: Olatz Zabaleta eta Roberto Perez aritu zaizkigu "D" Ereduaren inguruan. "Euskalgintzaren txokoak" izeneko tartean Zapateria kaleaz eta bertan kokatua zegoen "La voz de Navarra" -ren egoitzaz aritu gara, 1923an sortu zuten joera Euskalzalea zuen egunkaria. Burutazioaren tartean Lur Albizuren tartea izan da. Bukatzeko asteburuak bildu dituen kirol emaitzak aipatu dizkigu Martin Juanenak.