Ander Izagirre kazetari bidaiazalearen blogean irakurri dugu Saturnino Iztueta, Ernio mendian bizi zen artzai "ia neolitikoa" hil berri dela. 56 urte bizi izan zen mendiko etxola batean bere ardiak zaintzen eta gazta egiten. Gutxitan jeisten zen herrira, negu gordineko bizpahiru hilabeteak kenduta. Argi indarrik gabe, egunero arrautza frijituak, txorizo muturrak, babarrunak, oilo salda, gazta, kafea eta pattarra jan edanez, gehienbat. Haragia ere bai, ardiren bat mendian hiltzen zenean.
Bakardadean gehienean, morroi baten laguntzarekin tarteka, bisita bat edo beste eta aurrezki kutxa batean oparitu zioten transistorearekin. Halaxe bizi izan zen lasai eta gustura. Hori guztia kontatu digu Ander Izagirrek Arratsade.on saioan, eta hori bera irakur ahal izanen dugu bere blogean.