Federico García Lorcaren "Poeta New Yorken" lanean pausatu dugu gaur begirada gure Tutulian. Josetxo Azkonak Juan Luis Zabalak itzulitako olerkiak irakurri dizkigu eta baita poetaren bizitzaren informazio ugari eman ere: Granadan sortua 1998an, Gerra Zibila hasi eta hilabetera fusilatua errepublikazalea eta homosexuala izateagatik, garaiko pentsalarien laguna eta baita komunista, katolikoa, monarkizalea, anarkista... Konbinatu ikaragarria. 1929-30 New Yorkera lehenbizi eta Cubara ondoren joan zen hitzaldi batzuk ematera eta, nolabait, porrot sentimental batetik ihesean. Hiri handian aurkitu zuen arrazakeria, deshumanizazioa eta hoztasunak mina eman zion ariman. Hori dena islatzen da lan bikain honetan.