Ander Perez: Nafarroa, 2025

Euskalerria Irratia 2013ko urtarrilaren 17a

Poliki, kafe katiluari zurrupada txikiak emanez eta hitzak ongi kalkulatuz idatzi du bere plegaria koaderno marradunean, letra urduriz. Eta ezinegonaz irakurri du:

“2025.urtea. Nafarroan baskoek agintzen dute. Eskoletan, Jose Mari Esparzaren Vasconavarros liburuko pasarte bat irakurtzen dute goizero ikasleek. Helduak arin-arina dantzatzen ikastera behartu dituzte. Volkswagenek Nafarroatik alde egin du, eta sekula santan ez bueltatzea agindu du gainera. Iñaki Perurena zahartu batek zuzentzen du Kirol institutoa, eta bigarren B mailari eutsi ezinean dabil Osasuna. Gauez etxetik atera eta Ezkaba mendiko gotorlekura eraman ditu polizia sekretuak lurraldean geratzen diren espainarrak.

Iruñeko Gazteluko plazan Jaime Ignacio del Burgoren liburuak erre dituzte. Herritarrak beldur dira, baina Kortesen, Ledean eta Sartagudan aduanak jarri ditu gobernu berriak, eta ezin dute ihes egin. Etxean gordetzen dira, beldurrez, eta damu dira, 2013. urte hartan UPNri berriro konfiantza eman ez inanaz damu dira”

Aulkitik jaiki eta poltsikoan gorde du idatzitakoa Yolanda Barcinak. Euskalerria Irratiak ‘Nafarroa post-UPN’ izeneko solasaldia antolatu duela entzun du. Taxian abiatu da Auzolan liburudendara, jendaurrean bere argudioak azaltzera. Hogei euroko biletea luzatu dio taxistari, eta atean itxoiteko eskatu. Motorra ez itzaltzeko errugutu dio ere, azken kartutxo horrek huts egin ezean, aireportura ihes egin ahal izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!