Elixabete Garmendia: Ehun eta hamabost mila istorio arrunt

Euskalerria Irratia 2013ko urtarrilaren 17a

Argazkia argazkian edo argazkiaren argazkia edo… kontua da bi gizonezkok eusten diotela argazkiari, Espainiako Gobernuak Iruñean daukan egoitzaren atarian. “115.000 herritarren mandatua” dio argazki oinak; alegia, mandatu hori PPren gobernuari helarazi nahi diotela.

Argazkiak aterki oihan bat erakusten du, goitik hartuta, Autonomia kalea luze-zabalean betetzen duela. Egon ziren biharamunean egunkari batzuetan beste argazki batzuk ere: presoen senideak zapi eta argiontziekin, politikoak, sindikatu buruak, beste eragile ezagun batzuk… Baita herritar xumeenak ere, banan bana, Bilbora zergatik joan ziren azaltzen. Baina ez dira hor agortu zapatukoak eragindako irudi guztiak.

Esaterako nola autopista autobus convoy luze batek hartzen zuen joanekoan nahiz itzuleran. Nola manifestazioa ibilbide nagusiaren kale paraleloetara zabaldu zen, gainezka eginda. Zazpi Kaleetan manifestazioaren ondoren bizi izan zen giroa, beste garai batekoak ziruditen txistulariekin, saga familiar osoak kantari…

Argazki xumeagoak ere jaso ditugu hurrengo egunetan, hitzez. Etxebarria parkean Hernaniko autobusa topatu ezinik zeharo blai eginda ibili zirenena. Oinak busti eta oraindik anginekin dagoen neskatoarena, hurrengo egunean looo luuuzeaaa egin behar izan zuen mutikoarena… Eta horrela

 bezain partikular. Blai eginda denak, hori bai, eta ez bakarrik euriarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!