Iruñerrian Gaur 2013-01-16

Euskalerria Irratia 2013ko urt. 16a, 14:16

Euri zaparradak eta Nafarroako Kutxako eskandalu zaparrada albiste, Iruñerrian Gaur. Euriteak eragindako egoera baretu da gauean, baina alertan jarraitzen dugu uholde arriskuarengatik, bereziki, Nafarroa Erdialdean eta Hegoaldean. Iruñerrian ere Argaren emariak gora egitea espero da arratsaldean, baina ez atzoko mailaraino. Bestetik, Herrira mugimenduak "115.000 lagunen mandatua" helarazi dio Espainiari. Espetxe politikaren aurkako txosten bat utzi dute mugimenduko kideek Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan. Arratsaldean, Parlamentuan, Iruñea Iparraldean institutu berria eraikitzeko eskatzen duen mozioa eztabaidatu eta bozkatuko dute. Gakoa, gaur: Xabier Barberrek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!