Eskandalu zaparrada Nafarroako Kutxan

Euskalerria Irratia 2013ko urt. 16a, 11:44

Euri zaparradak ez ezik, Nafarroako Kutxari buruzko eskandalu zaparradak ere izaten ari dira azkenaldian Nafarroan. Barcinak Nafarroako Kutxari 203 mili euroko gaklerak eragin zizkion elkarte bateko dietak jaso zituela argitaratu du gaur Garak. Nafarroako Kutxako VIP bezero bezala, Barcinak bulego berrien salerosketatik etekinak lortu zituela jakinarazi zuen asteburuan Diario de Noticiasek.

Garako kazetari Martxelo Diazen idurikoz, "Hiscan elkartea oso iluna da, eta hor gauza asko daude ikertzeko". Diario de Noticiaseko kazetari Ibai Fernandezen arabera, "Legala izaten ahal da hau guztia, baina ardurak eskatu behar dira. Dietak kobratzen badituzu, arduraren bat izanen duzu gertatzen ari denaren inguruan". Horiek eta gehiago esan dituzte gaur Metropoli Foralean CAN auziaz Diazek eta Ferndandezek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!