Mercadonaren eredua, merkea ala garestia?

Euskalerria Irratia 2013ko urtarrilaren 10a

Merkataritzako sektorearen egoeraz iritzi bilketa egin dugu Metropoli Foralean. Hiritarron kontsumo ohiturak aztertu ditugu bereziki. Azalera handiko saltokiak eta denda txikiak alderatu ditugu. Komertzio txikirik gabe gelditzen ari den hiriguneari eta saltoki handiekin betetzen ari den periferiari erreparatu diegu.

Erosten ditugun produktuen kalitateaz ere mintzatu gara. Prezioak ahaztu gabe, jakina. Bereziki neguko merkealdia hasi berria dugun garai honetan. Kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harremanaz ere hitz egin dugu. Bestelako ekonomia baten beharraz eta gizarte eredu solidario bati buruz mintzatu gara.

Merkataritza sektoreko eragileen parte hartzea

Gure artean izan ditugu Olaia Alonso, ELA sindikatuko kidea, Iban Iribarren Txapitela kaleko “Slide” dendako nagusia, Bixente Taberna udal arkitektoa, Mikel Altzuart EHNEko nekazaria eta David Garnatxo Landare elkarteko kudeatzailea.

Argazkia: Alberto Barandiaran

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!