Heldu den larunbatean manifestazio erraldoia eginen da Bilbon euskal preso politikoen oinarrizko eskubideen alde. Jada ezagutzen diren datuen arabera, jende multzo handia bilduko da, baina ene ustetan, kopuruetatik haratago gai honek duen garrantzia dago.
Afera ez da preso politiko horiekin ados egotea. Jokuan dagoena ez da egitasmo politiko batekiko atxekimena, herri gisa ahotsa altxatzea baizik.
Oso beharrezkoa da, ene ustetan, noiz eta orain, espainiar eta frantziar estatuei mezu argia bidaltzea askatasun eta pake aroa eraiki nahi dugula adierazteko. Errepresioa alde batera utzi eta bestelako bideak hautatzeko tenorea delako. Presoen eskubideak errespetatzeko garaia delako, finean, denon eskubideak bermatzeko unea baita.