Osasuna Fundazioak Eguberritan antolatutako eskola arteko futbol txapelketan D ereduko ikastetxeak izan dira lehen hiru postuetan sailkatutakoak: Antsoaingo Ezkaba ikastetxea lehena, Mendillorriko Mendigoiti bigarrena, eta Txantreako Bernat Etxepare hirugarrena.
Txapeldunen taldeko entrenatzaile bat, Fernando Barbarin, taldeko kapitaina Xabier Unzue eta bi jokalari gehiago, Mikel Villanueva eta Izai Ubani, gurean izan dira haien esperientziaz hitz egiteko. Saria: kopa erraldoia, bi egunetako Port Abenturarako sarrerak eta larunbateko Osasuna-Real Madrid partidoa palkotik ikustea eta zelaira jokalariekin ateratzea. Zorionak!! (Argazkia, Javi Torregrosak egina)
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!