Murrizketak murrizketen gainean: Nafarroako Gobernuak berak ezarritako gehienezko gastuari eutsi, eta %8 murriztuko du iazko gastua aurten. Nafarroako Kutxari doakionez, fiskaltzak ikertu eginen duela jakin ondoren, Gobernuak lankidetza eskaini dio. Kontuzek dio CANen gertatu den guztia ikertu behar dela, ez bakarrik azken bi urteak. Nafarroako Ezker Batua, Batzarre eta Ezker Anitza ez dira joanen Bilboko manifestaziora larunbatean. Gakoa, gaur: Xabier Barberrek.