Kronika politikoan, hasi berri dugun urterako erronkak zein dituzten zehazteko baliatu dute eguna Geroa baik eta Izquierda-Ezkerrak: enplegua, gizarte politika eta autogobernua, Geroa bairen proposamenaren ardatzak. Iruñeko Udalean 13 neurri proposatu ditu Izquierda-Ezkerrak krisiari irtenbide soziala emateko. Enplegatu publikoen lansariez, zerbitzu publikoetan oro har egiten ari diren murrizketez hitz egin du Comisiones Obreras sindikatuak. Norabidea erabat aldatzeko exijitu dio Foru Gobernuari, eta ireki dezala benetako negoziazio marko bat enplegatu publikoekin krisiari aurre egiteko. Eta neguko merkealdiaren inguruko nahasmena eta polemika ere hizpide, Iruñerrian Gaur. Hilaren 2an hasi zituzten beherapenak batzuek. Atzo gehienek, Nafarroan jai eguna izanagatik ere. Gobernuak isuna jarriko die hilaren 2an ireki zutenei, Nafarroako araudia urratu dutelakoan. Baina ez, atzo ireki zutenei. ELA sindikatuak dio atzo ezin zela ireki.