Fermin Erbiti: Urte berri on eta berri on aunitz urte berrian!

Euskalerria Irratia 2013ko urtarrilaren 8a

Urtarrilak 8, benetako urte berriaren hasiera gaur lanera bueltatu garenontzat.

Lanera bueltatzea: garai bateko madarikazioa pagotxa bihurtu zenetik, batek eskerrak eman behar dizkio, ez dakit nori, agian mentura itsuari, lanean segitzeko parada duelako. Eta, aldi berean, lotsatu ere egiten gara, gehiegi direlako derrigorrezko oporraldian bizi direnak.

Hau dena kontrolatzen dutenen helburuetako bat, beraz, lorturik dago: lan egitea loteria irabaztea bezain pozgarria izatea.

Urtarrilak 8: urte berriko asmo onak praktikatzen jartzen hasteko egun egokia. Urterokoak, betikoak, sekula betetzen ez direnak. Zorionez, aurten ere Stevensonen “Eguberrietako sermoia” liburuxka irakurrita bueltatu gara lanera. Eta hark esana badakigu, beraz, gizakiari huts egitea dagokionez, ez dugula zorrotzegi jokatu behar norberak egindakoa edo egin-gabea epaitzerakoan.

Urteko lehen predikuak epairik ez, baina desiorik bai, tipiko bezain topikoa: Urte berri on, eta berri on aunitz urte berrian!!!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!