Ander Perez: "Atzekoa ahaztu gabe aurrera egiten jakin du gazte mugimenduak"

Euskalerria Irratia 2013ko urtarrilaren 2a

Tximeletak, metamorfosi etengabea dokumentala egin du Topaleku taldeak. Eta horretako partaidea da Ander Perez kazetari iruindarra. Dokumentalak euskal gazte mugimenduaren azken 30 urteotako ibilbidea aztertzen du. "Aldaketa zurrunbiloak bizi gaitu. Deus ez da izanen orain arte bezala. Eta horregatik oso garrantzitsua da egungo gazteek orain arteko gazteek egindakoaren memoria berreskuratzea eta oso presente edukitzea. Aldatu behar dugu, gauzak egiteko molde berriak sortu behar ditugu, alternatibak eskaini behar ditugu, baina tximeleta bihurtzeko metamorfosi hori beldar garaiak ahaztu gabe egin behar dugu". Hala mintzatu da Perez Metropoli Forala saioan. Dokumentala urtarrilaren 10ean, ostegunarekin, aurkeztuko dute Iruñean, Kale Nagusiko Hegan & Dream areto berrian. Lerroon azpian, gaur Perezi egin diogun elkarrizketaren audioa, eta dokumentalaren aurrerapen bideoa.

Argazkia: Argia.com

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=PnEVs1ibvbA[/youtube]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!