Iruñerrian Gaur 2012-12-27

Euskalerria Irratia 2012ko abenduaren 27a

Yolanda Barcina: "legeak aginduta izan nintzen Nafarroako Kutxako aginte organoetako kide". 2012aren balantzea egiterakoan esan du aspaldiko urterik zailena izan dela, baina egoera politikoa erraza ez den arren, berak neurriak hartzen jarraituko duela, gogorrak izanagatik ere. UPyDk salaketa jarri du fiskaltzak iker dezan Nafarroako Kutxan gertatu den "ondare galera justifikatugabea". Parlamentuan, bertako enplegatuek Eguberrietako lansaria kobra dezaten pausoa eman du Mahai eta Eledunen batzarrak. Amaiurrek uste du entzuketak jasatzen ari dela Espainiako Kongresuan. Gaur arratsaldean, Iruñeko karriketan, Eguberrietako kantak Iruñeko Orfeoiaren eta Udal gaitarien eskutik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!