Ze Berri? aldizkariko Ana Mindegiarekin hitzegin ondoren, Arkaitz Galbete eta Asier Estevan matematikariak gonbidatu ditugu Joko Teoriaz aritzeko. Golem zinemetara sartu-irten bat egin dugu, eta sarrerak oparitu. Eguberritako azoka bisitatu, eta Berria.infoko Enekoitz Esnaolak azken ordukoak ekarri dizkigu.