Nafarroako Kutxa ikertzeko batzorderik ez da osatuko Nafarroako Parlamentuan. UPNren eta PSNren ezezkoek erabaki dute hori. Albiste hori izan da Iruñerrian Gaur nagusi. Parlamentutik kanpo ere izan baitira hotsak Nafarroako Kutxaren aferaz. Kontuz! taldeak esan du herri akusazio izanen dela Santiago Cerveraren aurkako prozedimenduan. Iragarri duen bestea, ekimenak dituztela eskuartean Nafarroako Kutxa ikertzeko.