Aspaldiko partez, Iruñeko Baluarten kantari oriotarra. Horren aitzakian elkarrizketa luzea egin diogu Euskalerria Irratian. Oroimenaren oraina azken diskoaz aritu gara bereziki. Iraganari gehiegi erreparatzen diogula uste du artista gipuzkoarrak. “Aurrera begira etorriko zaigunarekin ere gehiegi kezkatzen gara eta orainaz gozatzen ikasi beharko genukeela uste dut”.
Iragana, oraina, geroa
Bizitzaren zazpigarren hamarkadan sartuta, Benito Lertxundik zera adierazi digu: “oraina da ezagutzen nauen bakarra eta beste guztia komeriak baino ez dira, iragana eta geroa gure burutapen, ilusio eta pentsamenduak besterik ez dira. Pako Aristik eta Mikel Markezek hari buruz idatzitako liburuaz ere hitz egin digu. “Biluzte ariketa polita izan da, zama bat gainetik kentzea bezalakoa”
Argazkia: Argia