Elixabete Garmendia: Irentsi ezinezko tabua

Euskalerria Irratia 2012ko abenduaren 20a

Argazkiak ez dauka misteriorik: protokolozko ekitaldian Artur Mas eta Oriol Junqueras elkarri bostekoa ematen. Barrenean senyera eta Europako Batasuneko bandera, eta aurrean bina mikrofono prest. Elkarri begira bi gizonak, serio antzean.Segurasko belarriak zulatzen arituko zitzaizkien jada gaur Madrilgo egunkarietan azaldu diren izenburuak. El País-ek dio gobernua blokean mobilizatuko dela CiU eta ERC-ren arteko ituna suntsitzeko. ABCren arabera, Mas kargutik kendu egingo dute edo delitua egiteagatik salatuko erreferendumera iritsiz gero. La Razón-ek areago jo du iragarpenetan: “Ez da nazio katalanik izango” dio hitzez hitz, “nazio katalana” kakotx artean idatzita. Eta segidan Montoro ministroak Masi botatako mehatxua: iturria itxi egingo diola, alegia.

Horiek denak esaten dituzte Madrilgo egunkariek, baina saihestu egin dute, azaletan behintzat, Mas eta Jonquerasen arteko bostekoaren argazkia. Irentsi ezinezko tabu bihurtu zaie hizpide nagusi duten gaiaren protokolozko irudi konbentzionala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!