Eta, orokorrean, zer gertatzen zaigu gizarteari?
Gamesan ekoizten diren gauzak, ñabardura gora ñabardura behera, onuragarriak dira, energia berriztatzailea lortzeko makinak. Beste aldetik, Gamesak diru publikoaren hobia izan da, asko irentsi baitu (eta bat baino gehiago -nagusiak, noski- aberastu egin da).
Bada, egun hauetan eta bakarrik Nafarroan, Gamesak berrehun baino langile gehiago kaleratu du. Ez gara ia-ia enteratu. Mobilizazio pixka bat, komatxo arteko negoziazioa eta… kalera!
Ez dakit ze punturaino bilatu den elkartasuna; edozein kasutan, beharrezkoa zena ez da lortu. Ez gara, gu langileok, gu nafar gizartea, behar adina mugitu. Eta urte hasieratik hona, Gamesan eta ondoko enpresetan kaleratzeak 700-800 inguru izan dira, langileen arabera.
Horrela, noiz arte? Dirudienez, egoera orokorra latza bada, latzago bilakatuko zaigu; ezin gara leihoan geratu, euria edo eguzkiari begira. Ezin ditugu, adibidez, Gamesako lanpostuak bezalakoak galdu (pertsonala izateaz gain, galera soziala da). Berpiztuko al gara?